2013/05/14

Hausnarketa


Deituak proiektuari esker gauza asko ikasteko aukera izan dot. Lehenengo eta behin, ez dot bakarrik egoitz baten funtzionamendua ezagutzeko aukera izan, baita egoera horraten dagozan agurekin nolako harremanak izan behar doguzan ere. Zerbitzu mota hau eskeintzeari esker gauza positibo asko jaso dodaz: Irribarreak, eskerrak, musuak, esperientzia berriak, momentu ahaztu ezinak etab.

Beste alde batetik, gauza ez hain onak ere ikusi behar izan dodaz adibidez: hango pertsonen osasun egoera latzak, haien tristura ikusi beharra etab. Baina, egia da ere, gauza positivo gehiago egon dirala txarrak baino.

Nire ustez, esperientzia hau onura bat izan daiteke gure etorkizunerako aukeratutako bidea edozein izanda ere. Han egon izanak, gauzak beste ikuspuntutik ikusteko eukera emoten deusku

Beraz, nire ustez, proiektua hau paregabea izan da, eta edonori horrelako zeozer egitea gomendatuko neutsan. Uste dot, denpora pasatu ahala proiektu honen balioa gero eta handiagoa izango dala, orain gauza positibo asko ekarri badeustaz ere.
 
Araitz Atutxa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina