2013/05/14

Atezainak entrenatzen


Orain dala hilabete bat edo horrela amaitu genduala derrigorrezko orduak betetzen, baina Unax eta biok oraindik igotzen gara Artxandara atezainak entrenatzera. Oso ondo sentitzen garalako jendeari laguntzen.

Esperientzia hau oso ona izateaz aparte, garrantzitsua be izan dala esan daikegu. Lehenengoz suposatzen zan gutaz zeozer ikasi behar ebela, baina guk be zeozer ikasi dogu, danetaz ikasten dalako, txarra nahiz ona izan.

Unax eta biok gure taldeagaz entrenatzen gagozanean beti entzuten dogu atzetik gure izenak, eta atzerantz begiratzen dogunean hor dago gure atezain bat guri agurtzen. Horrek irribarrea sortzen deusku eta ondo sentiarasten deutsu.

Horregaitik eskerrak emon gura doguz, ikastolak euki dauan ideiagaitik eta espero dogu proeiktu hau urte gehiagotan jarraitzea.

Unax Basurko eta Iratzeder Kuartango

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina