11 Itaun

DEITUAK blogaren atal honetan, sortutako zalantzak argituko doguz. Zure zalantza ez bada hemen agertzen gure postontzira bialdu mesedez.


Kredituen funtzionamendua



Derrigorrezko klaseak eta tutoretzak aparte, zenbat kreditu bete behar dodaz aurten gainditzeko?

30 kreditu


Zer dira kredituak?

Probetxutako orduen kopurua.


Zelan zenbatzen dira kredituak?

DEITUAK proiektuan, ikastolan egindako ordu bakoitza (derrigorrezkoa ez dan formakutzan edota barruko zerbitzuetan) kreditu bat lez zenbatuko dogu. (Ikastolako ordua=Kreditu bat) 1=1

Ikastolatik kanpo jasotako formakuntzan edota zerbitzuak garatzeko ordu bakoitza kreditu bat eta erdi lez zenbatuko dogu. (Ikastolatik kanpoko ordua=Kreditu bat eta erdi) 1=1,5


Zer egin behar dot ebaluaketa bakoitzean?

1. ebaluaketa
  • Egutegian zehaztutako egunetan klasera etorri. Asistentzia derrigorrezkoa da. 
  • Klaseko formakuntza jaso eta lanak entregatu. 
  • Media egiteko hiru moduluetako lanak gaindituta egon behar dira. Nota holan kalkulatuko dogu: 
    • Jesusen Mezua: %50
    • Arte Erlijiosoa: % 25
    • Antropologia kristaua: %25
  • Zerbitzua aukeratu, hurrengo ebaluaketatako lana prestatzen hasi gaitezan.
2. ebaluaketa
  • Egutegian zehaztutako egunetan klasera etorri. Asistentzia derrigorrezkoa da.
  • Zerbitzua hasita euki. 
  • Zerbitzuaren BARRIA entregatu. Entregatzeko azken data egutegian daukazue. 
3. ebaluaketa
  • Egutegian zehaztutako egunetan klasera etorri. Asistentzia derrigorrezkoa da.
  • Zerbitzua amaituta euki. 
  • Zerbitzuaren memoria entregatu. Entregatzeko azken data egutegian daukazue. 
  • Zerbitzuaren aurkezpena egin, aretoan. 
      
Homologazioaren funtzionamendua


Edozein gauza egiten bete daikedaz egin behar diran orduak?

Ez. Zuk proposatu behar deuskuzu zer formakuntza edo zer zerbitzu egin gura dozun, eta baldintza batzuk bete badira homologazio batzordeak zure proposamena onartu daike.


Zer motatako baldintzak dira horiek?

Formakuntza arloan bada, proposatuko dozun ikastaroak lotura estua euki behar dau programa honen helburuagaz (erlijino, herritartasuna edo giza zerbitzurako izan behar dira). Ikastaroen helburuak betetzen dirala demostratu beharko da.

Zerbitzurako arloan baldintza batzuk bete behar dira:

1.- Erakundeak gugaz harremanetan egoteko arduradun bat izendatu behar dau.
2.- Erakundeak bolondresarako programaren helburuak zehaztu behar dauz, eta ikaslearen zerbitzua ebaluatzeko prozedura.
3.- Erakundeak seguru propioa euki behar dau, eta ikasleak honen babespean geratuko dira.
4.- Ikasleak ezin dau kobratu zerbitzu hori garatzeagaitik.
5.- Erakundeak ezin dira alderdi politiko edo sindikalak izan, edota dirua lortzeko enpresak.
6.- Erakundeek ikastolagaz hitzarmen bat bete beharko dabe.


Dana ikastolan


Nik ez daukat denbora librerik. Ezin dot dana egin ikastolan betiko klase orduetan?


Bai, Deituak programaren helburu nagusietariko bat ikastolatik kanpo dagoan eliza eta gizartea ezagutzea izan arren, ikasle batek martitzen guztietan 15:00tik 16:50 arte kredituak (formakuntzarenak eta zerbitzuarenak) lortu daikez. Helburu garrantzitsu hau ez danez beteko, notarako be kontutan hartuko da, baina dana dala ikasgaia ofizial bi horiek: Erlijio katolikoa eta Filosofia eta hiritartasuna gainditu daike ordutegi ofizialetik kanpo ezer egin barik.



Memoria eta barriak egiteko irizpideak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina