2013/05/14

NAROA MERA GURENA EGOITZAN


Egoitza honetan gabonetan hasi neban zerbitzua eskaintzen eta orain dala hilabete bat amaitu neban.
Zerbitzu hau egiterakoan esperientzia onuragarria jaso dot. Hareek niri tratatzea gustatuko litxakidan moduan tratatu dodaz eta hango langileak be ondo tratatu nabe, beraz, gustora egon naz. Egoitza batean nola funtzionatzen dabezan gauzak ikusi dot, hango erresidenteak ez dabez zaintzen bakarrik, euren gaitasunak lantzen dabez, memoria adibidez, eta hori lantzea oso garrantsitsua dala ikusi dot.Eurei gauzak egiten itxi behar jakiela ikasi dot, oraindik ere gauza batzuetan eurak bakarrik baliatu ahal dira eta ez deutsegula guztia egin behar, bestela, euren gaitasunak galduko dabezalako. Gehien bat Gurena erresidentziako helburu nagusienetako bat hori da, beti atsegin eta adeitsu izanez. Nik esperientzia honetan aportatu dodana batez ere nire laguntza eta nire gogoak izan dira, ikasteko eta sostengatzeko, hala ere, nik ikasi dot eurengandik eta ez eurak nigandik.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina