2013/05/14

Estibaliz Gurenan


Gurenako esperientziaz hitz egingo dot orain. Naiz eta hasiberri izan Gurenan parte hartzen, irabazitako ezperientzia apur honengaitik hitzegingo dot.
Hasieran, oso urduri nengoan; ez erresidentzia baten lehenengoz egoteagatik, izatez txikitan Joan nintzan baten baino gehiagotan familiar bat erresidentzia baten bizi zalako. Urduri nengoan baina ez nekian zergaitik. Lehenengo egunean, bakarrik egon nintzan han baina nahiz eta bakarrik egon, ondo egon nintzan. Marta izeneko emakume batek instalazioak erakutzi eustazan eta ez dakit zergatik baina asko sorprendidu eustan edificio osoa. Horrez gain, banekian errezidentzia hura aspaldi eskola bat zala baina orain daukan itxurarekin nork esango leuke eskola zelarik!

Han, nagusientzako eskulanak edota jokuak egiten laguntzen dot, baita leku batetik beste batera nagusiak eramatea, eta horra joan baino lehen izandako kontseiluak segurtasuna eman omen eustan han ondo ibiltzeko. Nahiko neuke gehiago hitzegitea egin dodanagaitik baina denpora gutxi daramadazalanes, ba apur hau bakarrik esan ahal izan dot.

Amaitzeko esango nuke ondo erabaki nebala Gurenara joatea serbitzuak egitera, oso asetuta sentitzen nazalako han lagundu eta gero. Oso pozik bateko dodaz han egin behar dodazan orduak.

 

Estibaliz Idoate

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina