Gu
bidezko merkataritzaren inguruan lan egiten egon gara Deituak proiektuan.
Gure
lana pasa dan urteko azaroan hasi izan. Lehenengo egunean Emiliogaz joan ginan biok Lojenbio kalera, bertan
egoalako Kidenda. Kidenda bidezko merkataritzan parte hartzen dauan denda bat
da, eta egun horretan beste eratako merkatu bat posible zala ikusi genduan.
Esti izeneko emakume bat izan zan gure gida, berak emon euskuzan bidezko
merkataritzaren inguruko klaseak eta berak antolatu ebazan guk praktikak
egiteko azoka egunak.
Egia esanda, jaso genduan harrera ezin hobea izan zan.
Azoketan
esango geunke izan zala gure esperientziaren zatirik onena. Bertan ordu asko
egon arren, jenteagaz harremanean egotea eta bidezko merkataritzaren produktuak
saltzea guretzat oso polita izan da.
Gainera,
gizartean etikoki kontribuitzea ondo dagoan kontzeptu bategaz guretzat ezin
hobeto egon dan esperientzia izan da.
Azkenik,
Merkatuaren balore etikoak ikusi doguz, eta baita, bakoitzak zelan hobetu ahal
dauan gizartea. Baita, zelan merkatu
justu eta duin bat posible dan.
Argazkian
ikusten dan denda Viuda de Epalza dagoan Kidenda denda da, eta bertara joatea
animatzen dogu, behintzat produktuak ikusteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina