Pasadan
asteburuan La Arboledako aterpera bueltatu ginan, urtarrilak 26 eta urtarrilak
27. Guztion ustez, monitoritzan izan dogun astebururik gustokoena izan da.
Hasteko, gure
taldea bakarrik egoan aterpean, Begoñazpi taldea eta ondorioz lasaiago eta askatasun
gehiagorekin ibili ginan asteburu osoan zehar. Bigarrenez, jada, beste Ikastola
batzuetako pertsonak hobeto ezagutzen genduzan eta gure artean dagoan harremana
asko hobetu da. Hirugarrenez, ikastaro honetan izan dogun irakasletako bat
lehenengo ikastaroa eman euskun berdina izan zan. Azkenik, ikastaro hau oso
dinamikoa izan da.
Asteburua oso
goiz hasi zan, La Arboledan 10etan egon behar baikinan. Lehen esan dodan
moduan, ikastaroa oso dinamikoa izan zan, baina zapatu goizean teoria apur bat
eman genduan, jolaseekin zerikusia ebanari buruz. Jolasa zer zan definitu
genduan, jolas motak, sortu daitekezan arazoak eta parterik garrantzitsuena,
monitoreak jolasak pentsatzeko eta umeak motibatzeko izan behar dauzan
jarrerak.
Gaubelean,
antzerki bat egin genduan, Zirko Zoroa deitua. Bertan, zirko berezi baten
ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genduan.
Hurrengo egunean,
falta jakun teoria zati bat eman ondoren, ikastaroa amaitutzat eman genduan.
Asteburu osoan
zehar hiltzailearen jolasera jolasten ibili gara, eta esan beharra dago jendeak
hiltzeko era bitxiak dauzala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina