2013/02/05

Naroa Gurenan


Nik, Naroa Merak, Gurenako erresidentzian egiten dot  borondatezko lana. Han, Martak laguntzen deusku zer egin behar dogun eta nola egin behar doguzan azaltzen deusku. Erresidentzian, persona nagusiei ibiltzen laguntzen deutsegu, hamaiketakoa eramaten deutsegu eta beraiekaz hitz egiten dogu.

Lehenengo egunean, korua etorran erresidentziara, beraz, ez gendun lan askorik izan. Martak erresidentzia osoa erakutsi euskun, eta segiduan, erresidentzian egozan personei laugarren solairura igotzen lagundu geuntsen igogailuak. Batzuk oso ondo ibiltzen ekien, baina beste batzuk gurpil aulkietan egozan, eta  guk lagundu behar geuntsen. Batzuetan lana zaila zan, ez ebelako laugarren solairura joan gura. Han egonda, ondo eta gustara egozala zihurtatu ginen.
 
Bigarren egunean, abenduaren 31n, kotilioia eukien,beraz, polboroiak eta mazapanak hainbat erretilutan jarri genduzan, festan haiei emoteko. Gizon bat etorran abestiak kantatzera, guztiak dantzateko asmotan eta dantzan hasi ginan guztiak batera. Serpentinak eta txanoak banandu genduzan eta ahalik eta gustaren egotea saiatu ginan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina