Katekesia amaitu nuenetik
sendotza talde batera joaten naiz ostiralero. Bertan, Jainkoaz eta Jesusez hitz
egiten dugu eta baita gure talentu eta baloreei buruz. Askotan, jokoak egiten
ditugu gauzak hobeto ulertzeko eta bilerak dibertigarriagoak eta
eramangarriagoak izateko. Nire taldean 20 pertsona baino gehiago gara, Ia
guztiak adin berekoak, eta gurekin bi monitore ditugu. Batzuetan, beste
adinetako taldeekin elkartzen gara guztien bilera bat egiteko. Normalean hori
egun berezietan egiten dugu adibidez Gabonak edo Aste Santua baino lehen. Urtero
birritan konbibentziak egoten dira elkarbizitzen ikasteko.
Azkenengo bi
konbibentzietan, adibidez, arazoak zituzten gazte batzuen istorioak irakurri
genituen eta gero banaka galdera batzuei erantzun genien guk daukagun bizitzaz
hausnartzeko eta daukagun guztiaz jabetzeko.
Niri asko gustatzen zait
talde horretara joatea ondo pasatzen dudalako eta gauza berriak ikasteko aukera
ematen didalako.
Olatz Rodriguez Arechabala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina