2014/02/18

Tximeleta proiektua


Pasadan hilabetean hasi nintzen San Antoneko elizan umeei etxerako lanekin laguntzen astean bi orduz.

Tximeleta izeneko proiektua dela eta bertako emakumeek umeekin egoteko eta laguntzeko aukera ematen digute. Bada umeek bereziki, euskerarekin laguntza behar dute eta. Gainera, umeek bertan askaltzeko aukera, jolasteko hainbat jostailu eta irakurtzeko liburuak dituzte.

San Antoneko elizan umeei laguntzeko ideia izan nuen, Marije ikastolara bere lana zein zen azaltzera etorri eta lan egiten zuen elkarteetan  zeuden egoerak zeintzuk ziren esan zuenean. 

Orduan, nolanahi parte hartzera bultzatu ninduen. Beraz, berarekin hitz egin eta egun batean Tximeleta elkartearen instalazioak erakutsi eta urtarrilean bertan hasi ginen laguntzen.
Esan beharra dut momentuz nahiko esperientzia polita dela eta batzuetan nahiko nekatuta amaitu arren merezi duela umeekin egoteak.

Julen San Esteban BATX 1.E

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina