2014/02/18

Saskibaloi entrenatzaile

Aurten, 2013-2014. urtean, pasadan urtean bezala, erlijio ikasgaian proiektu barri bat hasi dogu. Ikaragarri poztu nintzan hau esan euskuenean, pasadan urtean zirikina proiektuan aritu nintzalako eta oso gustura egoteaz gain asko ikasi nebalako. Aurten, erlijioko azken urtea danez, proiektuaren erronka ezbardina da, izan ere, norberak besteei laguntzeko eta esperientzia izateko gustokoa dauan ekintza bat aukeratu daualako.

Argazki hau, ixilik egon ginan minutuan ataratakoa da, bertan, Atxuri taldea, La Pureza taldea, Karmen Txiki taldea, arbitroak eta gure tadea agertzen gara.
Beraz, goiko baldintzak kontuan hartuta, kirola gustokoa dodanez, bereziki saskibaloia, deituak proiektuan saskibaloi entrenatzailea izatea aukeratu neban. Aukeratu eta gitxira, urrian, klasekide batekin batera ikastolako LMH 3. mailako neska talde bat entrenatzen hasi ginan.  Beraz ordutik aurrera eguaztenero eta barikuro 16:45h goiko eraikinean itxaroten doguz ikasgeletatik ateratzen diranean guztiok batera, eguaztenetan polikiroldegiko aldageletara jaisteko eta barikuetan, aldiz goiko aldageletara joateko. Aldageletan, jokalariak kiroleko arropa janzten deben bitartean, eurekaz hitz egiten dogu eta modu honetan alkarren arteko harremana estuagoa da, gainera txikiak diranez oso gustukoa dabe euren gauzak azaltzea, bai ikastolakoak zein asteburuan euren gurasoekin egiten dabena ere. Guztiak entrenatzeko prest dagozanean berehala aldagelatik ateratzen dira eta baloi bana hartzen dabe jaurtitzeko. Ondoren, kantxako entrenamendua hasten dogu, eta saskibaloiaren arloan dakidana irakasten saiatzen naz. Zalantzarik edo arazorik badaukie eurak laguntzeko prest nago.

Honetaz gain, astebururo partiduak dekoguz, batzuk ikastolan eta beste batzuk beste hainbat ikastoletan. Jokalariak gu bezala oso pozik eta jokatzeko irrikitan doaz partiduetara. Gainera, asko pozten nau eurak jokatzen ikustea, alde batetik, hobetzen doazela ikusten dodalako, hau da guk prestatzen doguna eta irakatsitakoa baliagarria dala ikusten dodalako, eta bestetik, nik txikitan jolasten neban irudia burura jatorkidalako. Bestalde, partiduetatik irri bategaz etxera joaten naz partiduen amaieran neskak sakibaloira jolasten gelditzen diralako, eta horrek saskibaloia gustoko daben seinalea dalako.

Saskibaloia irakasteaz gain, baloreak be irakasten deutsaguz. Hau da, errespetuz aritu behar dira eta ikasteko prest dagozan moduan kideei edo guri laguntzeko prest ere egon behar dira. Honen adibide daukagu, pasadan asteburuko partiduan egin genduana. Beste talde bateko jokalari bat hil zanez, Bizkaiko federazinoak errespetuagaitik, partiduen hasieran ixilezko minutu bat egin behar izan genduan. Honetarako, gure jokalariei gertatutakoa azaldu geuntsen (oso txikiak diran arren jakin behar dabelako edozeinek gaixotasun bat euki ahal dauala eta hil daitekela) eta ixilik eta barrerik egin gabe egoteko eskatu geuntsen. Eskerrak, oso ondo portatu ziran, beraz minutu honen ondoren zoriondu genduzan, argi gelditu eien horrelako egoeratan nola joakatu behar eben ikasteko.


Argazki hau, urtarrilaren 3an ikastolan ospatu zan III. Saski Euskara Egunean ataratakoa da. Egun horretan adin ezberdinetako hainbat talde batu ginan saskibaloira jolasteko, baina bereziki euskaraz mintzatzeko. Egun ederra igaro genduan nahiz eta jokalari guztiak ez egon.

AINARA URBINA 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina