2013/04/08

Jone Gurenan


Gaur nire lehenengo eguna izan da deituak proiektuan eta Gurenan izan da (3 ordu). Egin dogun lehenengo gauza Pasapalabra bat prestatzea izan da, ez oso zaila hirugarren pisuan egozan pertsonentzat zalako, amaitu dogunean, Martagaz joan gara eta Andreari eta niri hirugarren pisura bidali gaitue. Hirugarren pisura heldu garenean, zukuak banatzen lagundu dogu eta gero batzen. Honen ostean, egunkaria irakurri dogu ,honetan agertzen ziran barriak komentatuz, gero ariketa fisikoak eta mentalak egin doguz, amona-aitonek ahal eben moduan egin dabez ariketa fisikoak baina gehiago kostatu jakez ariketa mentalak; ariketa mentaletan izenak esan behar ebezan gai desberdinei buruz eta gai errazak ziran arren zailtasunak izan dabez. Ariketa mental eta Fisikoetan alde bietatik hitz egiten eusten bi amonekin tokatu jat, denbora guztian hitz egiten egozan eta batek hitz egiten eustanean besteak iziltzeko esaten euskun eta gero bera hitz egiten hasten  zan, oso ondo pasatu dot biekaz eta oso gustura egon naz. Amaitzean, terapeutagaz joan naz eta kartoi mehe baten formak marraztu dodaz gero han egozan amoena-aitonek mozteko. Azkar amaitu dogu; hori dala eta, terapeutak apaiz bat zenarentzako lana emon deusku (agenda bat egitea) gero honek agenda erabili ahal izateko eta apaiza berriro izan ahal izateko (arazo bat izan eban). Hau amaitu ostean, bigarren solairuan bazkaltzen egozan  amon-aitonen paperak batu eta Gurenatik joan gara.
Oso ondo pasatu dot Gurenan eta oso gustura egon naz,  asko ikasi dot lehenengo egunean eta hurrengo egunetan asko ikasiko dudalakoan nago.

Jone Gondra Zarain

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina