2013/04/09

David Gurenan Aste Santuan

Aste Santu honetan, hiru egun joan naiz Txurdinagako Gurenara. Bertan, pertsona nagusi asko ezagutu ditut eta zaintzen dauden emakumeak ere. Goizez joan naizenez, hasierako gauza izan zen eguneroko bizitzan zartzea, hau da, pertsona bat egunkariko albiste batzuk irakurtzen dizkie, eguneko menua irakurtzen die, geroago, “gimnasia” egiten dute, beraientzako denez, guretzako estiramentuak bezalako mugimenduak dira.

Ondoren, pentsatzeko horri batzuk egiten dituzte ahal dutenek, eta hau bukatzerakoan jatera joaten dira.

Egun batean, hirugarren solairuan egon nintzen bertakoekin jolas batzuk egiten, baloiekin, konoekin eta boloekin. Guretzako erraza da baina beraiei kostatzen zaie egitea.

Azkenik esan behar dut oso gustura egon nintzela guztiekin, eta esperientzia berri bat izan zela niretzako.

 
DAVID FERNANDEZ HELGUERA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina