2013/02/05

Tania Gurenan


Aurreko urtean Begoñazpi Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek, zirikina proiektuan parte hartu izan genuan, ikastolako beste ikasgeletan klaseak hemonoz. Aurten, aldiz,  ikastolatik kanpo zenbait zerbitzu boluntario eta gogo handiekin egitera ausartu gara BATX 1.go mailako ikasleok. Askotariko aukerak izan doguz, monitoretza, gaztetzo eskola, bidezko merkataritza eta karitas besteen artean. Nik aldiz, Gurena erresidentzian laguntza eskeintzea aukeratu egin dot.

Nire lehenengo eguna, eta oraindik bakarra, abenduaren 26an izan zan. Egun hau lehenengoa ere izan zan bertako lankide eta residenteentzako. Oraindik ez baitzan ikatolako ikaslerik joan. Beraz, pixka baten gengozan galduta, bai gu, bai bertako lankideek. Esperentzia barri azan denontzako.

Lehenik eta behin Gurena erresidentziaren antolamendua azaldu euskuen. Lau solairutan bananduta dago eraikina (nahiz eta solairu gehiago izan, ondino beterik gabe baitaude, erresidentzia oin dala gutxi zabaldu baitzan). Lehenengo solairuan, kafetegi bat egoan non berizketa bat egoan erresidenteek errezidentziatik alde egin ez daiten. Kapera bat ere badago, non domekaro joaten dira otoitz egitera. Errefortzu gela bat dago non bertan haien zailtasunak edo gorputz mufimenduak tratatzen dabez. Botika eta medikua dagoen gela bat ere badago. Bigarren solairuan, gela haundi bat egongo da, jantokiarekin lotuta. Beste aldean erresideenteen gelak egongo dira. Bigarren solairu honetan, erresidente independienteenak egongo dira. Hirugarren solairuan, aldiz, dependienteak dirazan erresidenteak egongo dira eta bigarrenaren solairuaren atal berberak izango dauz (logelak, gela haundia tea jantokia). Azkenik, laugarren solairuan eginkizunak egongo diran gela bat dago. Lau solairu honek kolore ezberdinez margotuta dagoz, erresidenteek euren burua non dagoan kokatu daiten.

Geroago, beste erresidentzia bateko erresidenteek Gurenara abestera etorriko zirala esan euskuen eta erresidenteak laugarren solairura igotzeko eskatu euskuen. Esan beharra dago, pazientziaz askoz jokatu behar izan genuala, batzuk haien telesaia ikusten bukatu nahi ebelako, beste batzuk gutaz fidatzen ez ziralako eta beste batzuk besterik gogorik ez ebala esaten ebelako. Hala ere azkenik konbentzitzen joan ginan banan banan, laugarren solairura igoz. Danak egon ginan kantan eta txaloka. Batzuk ere eskuak mugituz dantzan bezala aritu ziran. Baina bitartean beste erresidentziatik etozenoi lunch bat prestatu geuntsen, gela batean janaria eta edariak jarriz eskeinduz.

Azkenik, bakoitza bere solairura bueltatu geuen, eta hain burugogor izan zirenei gustatu jaken galdetu egin neutsen eta gustoko ebela, irribarre bat aurpegian izanik esaten ebenean harro eta pozik sentiarazi ninduan.

Hurrengoan, eguen honetan izango da, seiretatik zazpi eta erditara. Gogoz nabil zer irakatziko deustien hain pertsona jakitun eta munduaz asko dakiten honetaz.
Tania Otero

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina