2013/02/06

Olatz Gurenan

Ni Txurdinagan dagoan Gurena erresidentziara laguntzen noa. Hasieran ez nekian zelan joango ziran gauzak, bildurra neukan eta ez nekian gustora egongo banintzan ala ez.

Heldu ginan lehenengo egunean hango neska bat erresidentzia guztia erakutsi euskuen eta presentazio labur bat egin euskun.
Niretzat egunik dibertigarriena bingo eguna izan zan. Lau persona joan ginan laguntzen, bi goiku solairuan gelditu ziran, persona dependienteekaz. Eneko eta biok lehenenego solairuan geratu ginan, persona independienteenekaz. Gabonetako bingo zanez opari bereziak eukiezan eta gehienak parte hartzeko prest egozan. Bingoa hasi baino ia ordu t’erdi lehenago mahaian kokatuta egozan, hasteko prest. Enekok zenbakiak esaten has zan eta ni eurei zenbakiak tatxatzen laguntzen neutsen, tranpak ez egiteko. Hiru bingo ostean ez eben amaitu nahi. Oso pozik eta alai jolastu eben, hango neska bat esan deuskunez, gehien gustetan jaken aktibitateetako bat da.

Nire ustez oso esperientzia gratifikantea izan zan, eurekaz denpora gehiago pasatzeko aukera emoten deuskuelako eta eurengandik gauza asko ikasteko daukaguzalako.


Olatz Etxebarrieta Ruiz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina