Hasieran, nik uste denok geundela nahiko urduri eta beldur apur bat ere somatu
nuen giroan. Kezka horiek gutxinaka-gutxinaka desagertzen hasi ziren Martak
dena azaldu zigunean. Marta bertan lan egiten duen gizarte langilea da,
hasieratik gurekin oso hurbila izan zena. Horrek ere asko lagundu zigun
konfidantza hartzen.
Egun batean, Loiuko Gurena zahar etxeko gizon-emakumeek osotzen zuten koroa
etorri zitzaigun gabonetako abestiak kantatzera. Nahiz eta abesti asko ezagutu
ere egiten ez genituen ondo pasa genuen, batez ere, egoitzako gizon-emakumeek
nola txalotzen eta abesten zuten ikusten.
Esan bezala, hasieran urduri samar nengoen inoiz ez nuelako horrelako ezer
egin, ez nekien ondo moldatuko nintzen. Hala ere, berehala hartu nuen
konfidantza nahikoa gauzak nire kabuz egiteko. Behin gauzak egiten hasita,
hasieran astokeria iruditzen zitzaizkidan hiru ordu horiek arin pasa zaizkit
joan naizen bakoitzean. Ondo pasatzeaz gain, pertsona hauekin tratuan egoteak
hainbat gauza irakatsi dizkit, bai maila profesionalean, bai maila
pertsonalean.
Eneko Belmonte
Eneko Belmonte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina