2013/01/29

Ainhoa Artealden II (Oztopoak gainditzen)


Gaur nire lehen eguna izan da Gabonetako oporrak eta gero. Txikiak akuarelekin margotzen ipini ditut eta margotzen ari ziren bitartean Olentzerok eta Hiru Errege Magoek zer ekarri dieten galdetu diet.

Oso ondo pasatu dugu eta txisteak kontatu ditugu barre pixka bat egiteko.

Txikiekin denbora pixka bat egon eta gero ertainekin egon naiz eta haiekin itzalak objektuetan egin ditugu. Mahai gainean plastikozko madari bat eta platano bat ipini ditut paperean kopiatu zezaten eta paperean margotu eta gero arkatzarekin itzalak nola egin azaldu diet.

Txikien gelara bueltatu naizenean usain arraro bat sumatu dut eta geroago zer gertatzen ari zen konturatu naiz. Interruptorea usain txarra botatzen ari zen kortozirkuitu bat egon zelako. Iratxeri korriketan esan diot eta ume guztiak gelatik atera ditugu zer gertatzen ari zen ikusteko, baina argiak itzaltzera joan naizenean argiak ez ziren itzaltzen eta ke pixka bat ateratzen hasi zen, momentu hartan ume guztiak kalera eraman ditut jolasteko eta entretenitzeko eta Iratxe bitartean argi indarreko interruptore nagusiak itzali egin ditu, eta horrela lortu dugu klase horretako argiak itzaltzea.

Hogeita hamar minutu faltatzen zirenez kalean jolastu egin dugu umeen gurasoak etorri bitartean.

Umeekin jolasten nuen bitartean Iratxek Etxebarriko Udalari deitzen ari zen, baino ez zion inork erantzun. Bihar joango naiz nire koadroa egitera, ea biharko ondo dagoen...

 

 

                                                                                  Ainhoa Colorado Cobos

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina