2013/01/31

ACG MUGIMENDUA-JUNIOR GAZTEAK



Nire taldea ACG-n
9 urte nituenetik, Junior izeneko El Salvador elizak antolatzen duen umeen taldean sartuta nago. Urte honetan, ACG mugimenduaren gazteen gunean sartu gara umeen gunea amaitu eta gero. Bertan, gure elkar bizitzan ditugun arazoez, bizi kontuez, aholkuez eta Jesusez hitz egiten dugu. Gainera, mozorroak, kanpainak, gaiak eta abar lantzen ditugu urtean zehar.

Urtero, gai bat aukeratu egiten dugu gaia garatzeko; horretarako, gaia ikusi, aztertu, gure ideiak, arrazoiak , iritzia ematen ditugu horren inguruan eta azkenik, zerbait egiten dugu gai horren aurrean onurak atera ditzagun. Aurten, gure inguruan ikusten ditugun arazoei buruz hitz egiten ari gara, adibidez; krisi ekonomikoa, biolentziaren gertakari desberdinak, gaixotasunak…

Gure topaketak Funikularreko plazan egiten ditugu larunbatero goizeko 11tik 12:30tara. Bertan dauden lokal batzuetan batu egiten gara talde guztia.

MONITORE IZATEKO TOPAKETAK

Aurten ere, gure betiko taldearekin jarraitu ez ezik, monitore izateko aukera ematen digun taldea osatu dugu. Ebaluaketa honetan, gure haurtzaroan oinarritu ditugu saioak gure burua ondo ezagutu dezagun.

Juniorreko monitore izateko, 2 urtean zehar topaketa hauetara joan behar gara eta gainera, lehenengo urtea amaitzean, dagoeneko monitore baten taldean sartu egiten gara praktiketan moduan.

Saio hauek hiru astero behin egiten ditugu Funikularreko lokaletan.

 
Maite Larrucea Iruretagoyena

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina