2013/05/14

Mikel Revilla eta Adrian Molina

Maite Losadaren bideoak egin behar genduzan, argazkiak bilatu eta abestiak bere letrarekin lotuta egotea. Lau abesti ziran, bi erderaz (Alas / Somos diferentes) eta beste bi euskaraz (Hegoak / Desberdinak gara) eta abesti bakoitzari logo bat egin gendun. Abesti bakoitzaren esanahi esanguratzuek pentsatzeko eta erreflexionatzeko aukera ematen deuskue. Lan neketsua izan da baina azkenean bideoak amaitu doguz, gure ustez oso ondo eginda dagoz eta espero dogu Maiteri bideoak 
gustokoak izatea. Pozik eta harro sentitzen gara beste pertsona bateri laguntzeko aukera izan dogulako. Esperientzia hau ez dogu inoiz ahaztuko zenbait gauza garrantzitsuak ikasi doguzalako eta bizitzan zehar erabilgarriak izango diralako.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina