Nire azken barria azalduko deutsuet, nik bizi izandako
esperientzia adieraziz.
Orain dala bi hilabete amaitu nebala Deituak prioektua
egiten. Nik aukeratutako zentrua Txurdinagako Gurena zentrua izan da. Gurena
pertsona nagusien egoitza bat da.
Gurena zentrura joateko, bakoitzak bere aukeraketa
egin dau borondatezko lan moduan. Nik zentru hau aukeratu neban, jakin nahi
nebalako nolakoa zan egoitza bat barrutik egonda. Baita egiaztatzeko kanpoan
esaten dirazan gauzak egian diran zihurtatzeko.
Uste dot, esperientzia honek balore onak emon
deustazala arlo erlijiosoan eta moralean. Pertsona lez, pertsona hobea izaten
lagundu deust. Pertsona nagusienganako erlazioa hobetzen, lotsa kentzen lagundu
deust. Ingurukoei ulertzen, sozialitzatzen, bakoitzaren arazoei aurre egiteko
ahoulkuak emonez etab.
Egoitzara joan izan nazanean gustura joan naz,
gogoekin. Hango jendea animatzen. Gustoko izan dabe jende gaztearekin ibiltzen.
Nik emon ahal izan dodan laguntza guztia eskeini deutset eta nire aburuz ondo egokitu
naz hango ordutegi eta plangintzara.
Amaitzeko, aukera ona izan da bestelako esperientzia
barri bat izateko eta jendea animatuko neuke borondatzeko lanak egiten.
OLATZ ETXEBARRIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina