2013/02/06

Gazteliza

Sendoak, Iñigok, Jakesek, Jonek eta nik gaztelizako urteerara joatea aukeratu genduan deituak proiektuko jarduera lez.

Bariku ilunabarrean iritzi ginan Orduñako Josefinoen ikastetxera. Gure logelatan dana utzi eta gero, meza txikitxo bat egin genduan eta horren ostean bakoitzak ekarritako afaria afaldu genduan. Loak arin hartu ginduan aste osoaren ostean nekatuta gengozalako. Zapatean, Charlazo mendira igo ginan baina eguraldi txarra zala eta, ez genduan gauza askorik egin. Bitartean, lagun batzuk egiten joan ginan.

Arratsaldean, asteburuan egin genduan ariketarik dinamikoena izan zan. Taldeka banatu ginduan eta hainbat froga eta hausnarketa egin behar izan genduzan: NOR DA JESUS? galderaren inguruan, esaterako benda bat begietan jarri, argazki bat hautatu beragaz gehien identifikatzen ginana, abesti bat entzun eta bere esanahiari buruz hitz egin…
Horren ostean, gotzaina etorri jakun bere bizitzari buruzko esperientziak kontatzeko eta azken finean, jente gazteagaz egoteko. Afari gozo baten ondoren, eukaristia bat egin genduan lotara joan baino lehen.

Eta azkenik domekan, dantzaoke bat egin genduan Josefinoen ikastetxeko pabiloian. Geroago, meza izan genduan Orduñako katedralan, gotzainak emona. Gure gauzak batu egin genduzan eta besteetaz agurtu egin ginan Bilborako bidea hartu baino lehen.

Ez genkian zelakoa izango zan eta egia esan, oso ondo pasatu genduan, gure gorabeherak alde batera itxita. Topaketa honetan pilo bat jente batu ginan, danak oso desberdinak bata bestearengandik, baina hori ez eban ekiditu danak topaketa polit eta eroso bat izatea eta horrela egunerokotasunetik urten genduan.
 
Mikel Basaras

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina