Nik 11 urte nituenetik Junior izeneko umeen talde batetan sartuta nago, ‘El Salvador’ elizak antolatzen duena. Urte honetan, ‘ACG’ izenarekin ezagutzen da mugimendu hau, izena aldatu da, zeren eta, umeen denbora amaitu dugu eta gazteen denbora hasi dugu.
Urte bakoitzean guztion artean erabakitzen dugu gai bat urtean zehar lantzeko, gaiaren inguruan gure iritzia ematen dugu, aztertzen dugu eta gaia garatzen dugu, eta urte horren amaieran ekintza bat prestatzen dugu, horrekin harremana duena.
Urte honetan erabaki dugu gure inguruan ditugun
arazoei buruz hitz egitea, horretarako, aldizkarietan aurkitzen ditugun berriak
eramaten ditugu eta gure iritzia ematen dugu horren inguruan. Esaterako
daramagun denboran urte honetan, landu dugu biolentziaren arazo desberdinak eta
krisis ekonomikoa.
Era berean, guk ditugun arazoak besteei kontzatzen diegu. Baita ere, Jesusez hitz egiten dugu. Gainera, noizbait jokoren bat egiten dugu.
Ere esan behar da, parrokia ezberdinetako gazte
taldeekin topaketak egiten ditugu, eta bakoitza bere taldean landu duen gaiaren
inguruan zerbait prestatzen du, edo joko bat, edo hitzaldi bat, besteei kontatzeko.
Larunbatero
batzarrak egiten ditugu baina, baita ere egiten ditugu txangoak, normalean Aste
Santuan eta udan.
Guk Funikularreko plazan egiten ditugu batzarrak,
larunbatero 11tik 12:30tara, eta bertan dauden lokal batzuetan elkartzen gara.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina