Nik boluntaritza Gurenako egoitzan
egiten dot eta nire lehenengo eguna azaltzera noa.
Nire lehehengo egunean lauretatik
zazpiretara joatea tokatu jatan. Martak, hango kordinatzailea, lekuko
funtzionamendua eta egiten ziran tailerrak, jokuak eta abar azaldu euskuzan.
Kordinatzailea azaltzen bukatu eta gero lanean hasi ginan.
Dirudienez, barikuetan bingoan
aritzen dira beraz, guk ere bingora jolastu gendun. Opariak egozan
irabazleentzako. Linea egiten ebana, gozoki batzuk jasotzen ebazan, bingo
egiten ebana, ostera, opiltxo bat eta azkenengo bingoa irabazten ebanarentzat
opilak eta goxokiak egozan. Hiru partida jolastu genduzan eta emakume batek
linea, bingo eta azkenengo bingoa irabazi ebazan!
Nik oso ondo igaro neban arratsaldea.
Egun horretan senitartekoek bizitan joan
ziran orduan, jende gehiago egoan.
Bilobek, seme-alabek eta abar ere bingoan jardun eben beraz, dibertigarriagoa
izan zan. Persona oso jatorrak dira eta gustokoa dot haiekaz egotea. Gainera,
asko harritu eustan haiekaz egiten ebezan tailerrak haien burujabetasuna ahalik
eta gehien garatzeko.
Araitz Atutxa

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina