2013/05/21

Xabier Larrumbide Gaztetxoetan


2012-2013ko ikasturte honetan parte hartu dodan proiektua Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakunedean izan da, Bizkaiko Udalerri desbardinetan dagozan Gaztetxo Aisialdi taldeek osatzen dabena.

Talde horreetako begiraleek, modu boluntarioan, bost eta hamabost urte arteko umeak dinamizatzen dogunalarik. Nik zehazki, Abandoko Gaztetxoetan parte hartu dot.

Aurten gutxi gora-behera 14 talde baino gehiago gagoz martxan; hala nola, Abando, Algorta, Astrabudua, Erandio, Santurtzi, Sestao, Begoña, Derio, Gorliz, Zamudio, Lezama, Artea, Maruri, Errekalde, Arrigorriaga etab.

Proiektu honen dinamika edo koordinazioa hurrengoa da: hilean behin, gehien bat domeketan, txango bat prestatzen dogu elkarrekin. Horretarako batzartzen gara begiraleak, adosteko zer motatako txangoa izango dan; zer nolako ekintzak egingo diran bertan, zer nolako garraiobidea erabiliko daben txangoa aurrera atara ahal izateko (normalean autobus pribatua) etab.

Koordinakundearen jaialdirik garrantzitsuena GAZTETXO EGUNA da, normalean, maitza aldera ospatzen dana. Urtero herrialde desbardin batean ospatzen dan jaialdia da, pasa dan urtean adibidez, Sestaon ospatu zan.

Festa horren helbururik naguenak bi dira: alde batetik, taldeen funtzionamendua herrikoei erakustea eta beste alde bateik, gutxienez urtean behin martxan gagozan talde guztiak edo ia gehienak alkartzea.

Izan dodan esperientzari esker, ikusi dot nola umeekin lan egiterako orduan ez dozu zu heldu moduan haiei bakarrik irakasten, haiengaitik egunero asko ikasi ahal da eta.

Esperientzia honek pazientzia lantzeko balio izan jat eta horretaz gain, izan dodazan begiraleak nire autonomia lantzeko sarritan ekintzak bakarrik lantzeko aukera eman deustienez, edozein ekintza aurrera ateratzerako orduan kontuan izan behar dirazan kontzeptuak kontuan izaten ikasi dot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina