Martxoak 23ko asteburua, La Arboledan igaro
genduan, kurtso honetako gure azken asteburua La Arboledako aterpean. Zapatu
goizean heldu ginan, eta monitoreak aurkezpen txiki bat egin eta gero, arropa
erosoa eta mendiko botak ipini 10.30 aldera mendirantz abiatu ginan.
Afaldu baino lehen joko pare bat egin genduzan
eta denbora on bat igaro genduan, eta afaldu ostean, gaubela egin genduan.
Gaubelean txantxa batzuk egin eta azaldu
euskuezan eta gaua oso barregarria izan zan.
Domeka goizean, orientazio joko bat egin
genduan, non iparorratz batez baliatuz, mapan markatutako leku batzuk bilatu
behar genduzan eta hara heltzean argazkiak atera.
Ikastaro hau asko gustatu izan jaku ez dalako
teoria askorik egon eta egin dogun ia guztia
praktika eta joku desberdinak egitea izan da.
Iratzeder,
Miren, Eider, Oihane, Uxue eta Alain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina