2013/05/13

Mikel Basarasen esperientzia


Nik Begoñazpiko beste ikasle batzuekaz Orduñan asteburu bat igaro genduan. Esperientzia polita izan zan eta oso ondo pasatu genduan (aurretiaz idatzitako mezuan zehaztuta dago zer egin genduan). Aukera paregabea izanagatik, ez genduan inolako zerbitzurik eskeini, bakarrik gure fedea daben beste gazte batzuekaz egoteko abagunea izan genduan. Horregaitik, orduak amaituta be, beste zerbitzu bat egitea aukeratu neban, horretan datzalako proiektua eta nik jenteari laguntzeko beharrizana sentitzen dodalako.

Lehengo urtean, badakizuenez ikastolan egon ginan zirikina proiektua egiten eta oroitzapen oso onak dodaz. Hasiera baten,``Apoyo socioesolar´´eko proiektuan interesa izan neban, baina zoritxarrez, ez etorran nire ordutegiagaz bat. Gainera, nire gauzak probatzea gustatzen jat eta beste errealitate guztiz desberdin baten murgiltzeko aukera Gurenakoa zan. Txurdinagako Gurenan hasi nintzan eta gero Indautxuko Gurenara joango nintzan, baina arazo batzuengaitik ezinezkoa izan jatan Indautxuko Gurenara joatea.

Esperientzia honek nire burbuilatik ateratzeko aukera emon eustan. Izan be, presaren ondorioz, askotan ez daukagu denporarik atzedenaldi bat hartzeko eta hausnartzeko. Uste dot 3 alditan bakarrik joan izan ahal nebala Gurenara. Gurenara joan nintzan lehenengo egunean, bingo eguna zan eta oso ondo pasa genduan, bai erresidentziakoak, bai nik bolak ozen kantatzen.  Nire lehenengo kontaktua izan zan eta oso pozik urten nintzan. Bigarren eta hirugarren egunetan barriz, ez nintzan hain pozik urten. Maitasun guztiagaz tratatu nebazan, baina atsekabetuta irten nintzan erresidentziatik, ez dakit zelan azaldu baina han egon nintzanean, tristura asko izan neban, alde batetik eurak izan behar daben bakardadeagaitik eta bestetik, euren egoeragaitik. Gizon eta emakume horrek gaztetan imaginatzen nebazan, aktiboak, langileak, familia bat aurrera atera ebenak eta tristura sortu eustan euren bizitza horrela amaitu behar izateak.

Jabetu naz, nik beste zerbitzuren baten hobeto egongo nintzala. Suposatzen dot hau ez dala izan beste pertsona batzuk izan daben esperientzia, baina uste dot proiektu hau horretarako balio izan dauala, gizartean beste errealitate batzuk dagozala ohartzeko eta egoera horreen aurrean ezin dogula ezinikusiarena egin baizik eta barrutik mugitu behar deuskula eta gure indar guztiekaz gizartea aldatzen saiatu behar dogula.

 

Mikel Basaras

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina