Kurtso amaiera heldu eta gure auzoko taldean ere, azkeneko egunetan lan
egiten egon gara. Hiru aste barru gure auzoko jaiak direnez, larunbat goizean,
ACG mugimenduko gazteek umeen inguruan hainbat joko prestatu ditugu, adibidez;
aurpegiak marraztu, ilean trentzak egin, txapen tailerra eta abar. Era honetan,
monitore izateko prestakuntza garatzen hasi gara.
Talde moduan, kanpamendu batzuk prestatu ditugu eta ekainaren 27 eta 28an,
guztiok batera etxe batera joango gara han bi egun egotera.
Txikitatik egon naizen taldea da, horregatik oso gustura noa egiten ditugun
batzarretara betiko lagunak bertan ditudalako. Gainera, monitore izateko gogo
handia dut, umeak maitatzen ditudalako eta horrelako esperientzia bizi nahi
dudalako.
Maite Larrucea
Iruretagoyena
BATX
1.A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina