2013/05/10

Gurena egoitzan amaitu eta gero


Gurena egoitzara joateko zerbitzua bukatu egin dot eta esperientzia hau bukatu izanak hainbat sentimendu sentiarazten deust. Alde batetik, aberasgarritasunaren sentimendua daukat, pertsona lez oso esperientzia onuragarria izan dalako zalantzarik gabe, baina horrez gain, asko ikasi dot esperientzia aparta honi esker eta oso ondo sentiarazi nabe. Uneoro oso eskertuta sentitu naz bai egoitzako gizon-emakumeengandik eta hango pertsonalarengandik ere. Esperientzia deskribaezina izan da eta argi eta garbi, ahazteko zaila. Oso momentu onak bizi doguz, baita gogorrak be, baina ez dodazalaz ahaztuko ez daukat zalantzarik. Esperientzia paregabea eta guztiz gomendagarria izan da Gurenara joate hau. Pertsona moduan aberasgarria eta besteei emote horrek oraindik pertsona hobea sentitzen laguntzen dau edonor.

Ainara Arinas

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina