Esan beharra daukat, oraindik ez dodazla ordu guztiak
amaitu, hala ere horregaitik nago ain pozik: Gurenera joaterakoan pertsona
elduei laguntza emateko eta haiekin denboraldi dibertigarri bat pasatzeko
ahalmena daukadalako oraindik.
Gurenara lehen aldiz etorri nintzenean, oso galdurik ibili
nintzen ez nekialako zer egin behar zer Martari laguntzeko edota Gurenako
pertsoneekin harremanetan jartzeko. Baina denboraren poderios, nire kabuz han
moldatzea eta bertan igarotzen nebazan hiru ordu haiek baten bihurtzea lortu
egin neban, oso ondo pasatzen baineban bertako jendearekin.
Egun honeetan zehar, Gurenean harremanetan jartzeko egin
neban jarduera edo ekintzari dagokionez, bingoa zan. Bingoan jolasten nebazan
denboraldietatik, oso momentu politak
eta ahaztezinak igaro egin dodaz, gainera oso ondo pasa dodala ziurtatu egin
daukezuet. Bertakoengatik gauza asko ikasi egin dodaz eta oraindino gehiago
ikasi behar dodaz, hala ere, egia esanda, garrantzitzuena niretzat, Gurenako pertsona eldu haien irribarrea
ikustea izan dira, hori adierazten baitu denboraldi dibertigarria pasatzen ari
zirela eta hau onuragarria eta ederra zen niretzat.
Esperientzia hau oso positiboa iruditu jata.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina