2013/02/05

Unax eta Iratzeder Artxandako La Merceden atezainak entrenatzen


Kaixo, Unax eta Iratzeder gara. Guk egin dogun proiektu solidarioa Artxandako La Merced taldeko lau atezainei entrenatzea izan da.

 Lehenengo La Mercedeko zuzendariei ia talde bat libre baegoan galdetu genduan entrenatzeko, baina esan euskuen dana okupatuta egoala eta futbol  7ko atezainei entrenatzea eskaini euskuen eta guk baietz esan genduan.

Nahiz eta gure ilusioa talde baten entrenatzaile izan, egunero gogo handiz joaten gara eurei entrenatzeko. Martitzenero joaten gara , entrenamendua arratsaldeko 17.30etan hasten da. Lehenengo beroketa batzuk egiten doguz, gero eskuz eta hainkez pase batzuk. Ostean, hainbat ariketa egin doguz.
 Entrenatzaile lez hobetzeko Athletic taldea emoten dauazan entrenatzaileen atezainen klase dohainetara joaten gara, egun bat hilero, gero praktikan jarriz.

Iratzeder Kuartango eta Unax Basurko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina