2013/02/08

Tximeleta Proiektua

Urtarrilak 7an hasi egin ginen tximeleta proiektuan. San anton elizara joan ginen eta han Mari Luz ezagutu genuen. Mari Luz tximeleta proiektuko enkargatua da, berak asaldu zigun nola funtzionatzen zuen han dena eta laguntza behar zuten ume batzuekin jarri zigun. Tximeleta proiektura, arratsaldetan bere gurasoek lan egiten duten umeek etortzen dira, han merienda hartzen dute, etxeko lanak egiteko laguntza ere daukate eta etxeko lanak amaitu ostean jolasten ibiltzen dira. 

Astelehenetik ostiralera hainbat begirale joaten dira, arratsaldeko 5etatik 8etara, umeei laguntza eskaintzera. Joan garen egunetan, unibertsitatean psikologia ikasten duten neska batzuk ezagutu ditugu, gu bezala begiralez joan direnak eta matematikako irakaslea eta noski beste gauza batera dedikatzen diren pertsonak ere. Proiektu honekin oso pozik eta gogorekin gaude, egin garen egunetan umeekin oso ondo pasatu dugulako.

Janire Vallejo eta June Lantigua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina