Urtean
zehar ikastolaz kanpo egin behar ditugun orduak, urtero moduan, hainbat ekintzen bidez beteko ditugu aurten. Normalean, udan auzolandegiak
egiten ditugu, eta gabonetan zein data berezietan ere boluntaritzan aritzen
gara, adibidez bidezko merkataritza egiten. Momentuz, bi topaketa egin ditugu.
Lehenengoa, azaroaren hasieran izan zen Valentzian. “Ss@le” izena duen topaketa
honek, hainbat hiri ezberdinetako gazteak biltzen ditu, egun batzuk elkarrekin
igaro, elkarbizi eta esperientzia ezberdinak elkarbanatzeko. Honen helburua,
beste gazte boluntario batzuekin egoteaz gain, urtero gai ezberdin baten
inguruan sakontzea da. Aurtengoaren helburua bizitza modu alaiago
batean bizitzea izan da, egunero entzuten ditugun berri txarrak alde batera
utziz, eta ditugun gauza onak nabarmentzen saiatuz. Benetan esperientzia polita
izan da, eta espero dugu datorren urtean ere errepikatzea.
Bigarren topaketa, gabonetan izan dugu,
Madrilen. Hemen berriro ere, normalean gurekin auzolandegiak egiten dituen
taldeko guztiekin elkartu gara konbibentzia batzuetan. Elkarrekin egun batzuk
igaro eta gabonaren zentzua ulertuz, egun horiek modu berezi batean bizitzeko.
Oso egun dibertigarriak izan ziren ere, nahiz eta Madrilen hotz izugarria egin.
Horrelako ekintzak denbora luzez egiten jarraitzea
espero dugu, guztietan esperientzia politak bizitzeaz eta jende berria
ezagutzeaz gain, gauza pilo ikasten ditugulako.
Maitane Sobrino Alonso
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina