![]() |
Gurena zentruan |
Ni
Olatz Etxebarria ikaslea naz eta Deituak proiekturako aukeratutako zerbitzua
Gurena izan da. Jarraian azalduko deutsuet Gurena zentruan eginiko ekintzak eta
nire esperientzia.
Niren lehenengo egunak Gurena zentruan
gabonetan izan ziran. Hara joan ginan ikasle guztiok sarreran geratu ginan eta
danonen lehenengo eguna zanez Martak Gurenako zentruaren animatzaileak zentrua
eta zelako erresidenteak daukaten azaldu euskun. BIgarren solairuko
erresidenteak askeago dabilz eta hirugarren solairuan ez dalbilz hain ondo Alzheimer
gaixotasuna dabez batzuk.
Hirugarren
solairuko agure batzuekin harritu egin nintzan nolako arazoak eben ikustean.
Gabonak ziranez ekintza bereziak egozan, orduan, egun horretan hiru tenoreen
film bat ikusten tokatu jaken eta agure guztiak hirugarren solairuko egongelara
igotzen lagundu genduan. Geroago, hurrengo egunetarako ekintzetarako gauzak
prestatzen lagundu genduan adibidez Bingo jolaserako.
Abenduak
31ean joatea tokatu jatan. Bigarren egunean alaiago joan nintzan eta gogotsu.
Gainera, gabon gaua zanez kriston festa eben antolatuta.
Gurenako
fisioterapeutak tartetxo bat eukan eta bere lana azaldu euskun, nolako ariketak
egiten dauzan bakoitzari, eguneroko
gauzetan trebeak izateko adibidez ur botila baten ura zerbitzeko edo orrazia
hartzeko eta orrazteko.
Gizon bat etorri zan Gurena zentrura giroa alaitzeko eta guk animatzaile
bezala jokatu genduan erresidentziako jendearekin dantzatzen eta bonboiak,
polboroiak eta edariak banatzen.
Azken
eguna joan nazana erresidentzira urtarrilean izan zan eta goizez joan nintzan.
Lehenik eta behin egunkaria irakurri egin geuntsen, haiek jakiteko zelako
gauzak gertatzen diran munduan baita haiekin batera gimnasia egin genduan. Geroago, ni eta nire kide batek hirugarren solairura
igo ginan. Matematikako zenbakien segida bat egin behar eben baina solairu
horretako bi edo hiruk bakarrik egin eben eta zailtasun askorekin. Azkenik,
hurrengo asterako menua aukeratzeko zerrenda pasa genduan eta hor amaitu zan
nire azken eguna Gurena zentruan.
Ni
hasieran nahiko urduri nenbilan baina azkenean gustora amaitu neban eta uste
dot esperentzia atsegina izango dalakoan nago. Hurrengo saioetarako joateko
prest nago eta nire trebetasunak erakusteko baita.
Olatz Etxebarria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina