
Joan ginan lehenengo eguna Gabon zahar gauean, abenduak 31, izan zan. Hara heldu ginanean, Gabon zaharra zanez, polboroiez eta bainila-izozkiz betetako hainbat erretilu prestatu behar izan genduzan. Ondoren, bertako egoiliarrak goiko solairura eroan genduzan. Goiko solairuan, egongela handi bat egoan esarleku askogaz eta banan banan euren senitartekoekin jesartzen lagundu geuntsen. Gainera, gizon bat etorri zan euren garaietako musika jotzen ebana, eta horrek asko animatu eutsen. Ordu eta erdiz danok dantzan eta abestiez gozatzen ibili ginan. Honegaz batera kotilioi poltsak, edariak eta aurretiaz egindako erretiluak banatu genduzan. Festa amaitu eta laster bertako egoiliar bakoitza euren geletara eraman genduan eta bakoitza geure gauzak batuz etxera joan ginan.

Egun horretako arratsaldean, Maitane eta Nerea joan ziran. Lehenengo eta behin, gizonezkoen errege magoen opariak prestatu ebezan. Ondoren, “Pasapalabra” jokuaren uztaiak antolatu ebezan, bat solairu bakoitzarentzako. Lehengo solairuan bi talde egin ebezan, bigarren solairuan, ostera, bat bakarrik. Horrela euren buruko alderdi guztiak landuz, arratsaldea modu dibertigarrian igaro eben. Irabazleei eta partaide guztiei opari bat eman eutsen, zeinek ilusio asko eragin eutsen.
Urtarrilaren 4ko arratsaldean, Andrea eta
Nerea joan ziran. Gabonetan erresidentziara joateko azken eguna zan, baina hala ere ekintza berezi
bat egin eben gabonei behar bezalako amaiera emateko. Heltzerakoan, askaltzen
egozan eta euren laguntza eskaini eutsien, adibidez ahozapiak jartzen edota
esnea eta kafea zerbitzatzen. Amaitu bezain laster,bingora jolasteko kartoiak
prestatu ebezan. Gero egoiliarrak egongelara eroan ebezan eta bertan jolasteko
prestau ebezan. Andrea lehenengo solairuan Asier Fanorekin egoan. Andreak
bingoko zenbakiak altuan abesten egoan eta bitartean, bere kidea egoiliarrei
laguntzen egoan. Goiko solairuan antzeko gauza bat gertatzen ari zan. Hor Nerea
eta bere kide Jon Olano egozan, eta honeek
ere bingora jolasten ebilzan. Bi solairuetako bingoak amaitu eta laster, sari
banaketarekin hasi ziran eta egongela aurpegi alaiz bete zan. Banatu bezain
pronto, ordua zanez, etxera bueltau behar izan ziran.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina