Asteazken bat joan nintzenez, Bingo eguna
zela esan ziguten. Bi pisu zeudenez Olatz eta Eneko lehenengo pisuan geratu
ziren, eta Araitz eta nik bigarren pisura joan ginen. Arratsalde osoan bingora
jolasten egon ginen, nahiko dibertigarria izan zen. Bi bingo egitera denbora
eman zigun. Olatz eta Enekok berriz, 3 bingo egin zituzten. Hasieran, bigarren
pisua nola zen azaldu ziguten, hau da, bi pisutan banatuta zeuden bigarren
pisuan zeuden aitona-amonak ez zeukaten lehenengo pisuko aitona-amonen jarrera
berdina, orduan pazientzia nahikoa eduki behar genuela esan ziguten. Oso ondo
pasatu nuen, eta itzultzeko gogoak dauzkat.
Lehen esan dudan moduan, hainbat gauza
ikasi ditut. Arreta handia sortu zidana adibidez, egoitzan lan egiten zuten
guztiak, Gabonak haien familietatik hurbil ez egotea ez zitzaiela inporta, hau
da, aitona-amonak bakarrik ez egotea horrelako datetan haien helburu
nagusienetako bat dela uste dut. Horrelako jendea haien lanerako bizitzen da,
gainera egun txar bat izan arren, aitona-amona askok egunak alaitzen dituzte,
batzuk gutxi hitz egiten dute, baina beste batzuk aldiz, oso alaiak dira, eta
haiekin aspertzea nahiko zaia da.
Amaitzeko, esperientzia onekin asko
ikasiko dudala uste dut, gainera goizaren bat joatea gustatuko litzaidake,
goizean hainbat aktibitate egiten zituztela eta oso dibertigarriak zirela esan
zigutelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina