2013/02/06

Jon Gurenan


Jon Olano

Gurena nire gurena erresidentziako esperientzia kontatuko dot.

1. eguna


Joan nintzan lehenengo eguna urtarrilaren 2an izan zan. Ariadna Salcedo, Paule Betanzos, Juana Ordozgoiti, Alberto Almazan eta Keltse Martinezgaz joan nintzan. Erresidentzian sartu baino lehen Aritz maisuagaz egon ginan sarreran itxaroten eta azkenean hordu lauretan sartu ginan. Lehenengo lekuak apurtxo bat ezagutzen lagundu euskuen eta gero pasapalabra joko bat egin gendun beste egun baten nagusiek jolasteko. Geroago persona bat abestera joan zan eta nagusiak laugaren pisura eroan izan behar genduzan eta oso zaila izan zan. Askok ez eben gura mogidu oso kantsatuta egozalako baina azkenean kasu egin euskuen eta gora igo ziran abeslariari entzuten. Hordutxo bat gitxi gora behera egon ginan han abeslariagaz eta nagusiei edateko zeozer emoten egon ginan eta amaitzerakoan berriro jaitsi genduzan nagusiak. Hau eta gero pasapalabra jokoa amaitzera joan ginan eta zazpirak ziranez etxera bueltatu ginan.

2. eguna

Joan nintzan bigarren eguna urtarrilaren 5an izan zala uste dot. Andrea Pellitero, Nerea Maidagan eta Asier Horasekaz joan nintzan. Lehenengo aldian bezala Aritz maisuagaz geratu ginan laurak arte sartzeko eta sartzerakoan askaria hartzen egozan eta kafesnea eta gailetak jartzen eta kentzen lagundu gendun. Amaitzerakoan, errege magoetako eta bingo jokoaren opariak papelez estaltzera joan ginan. Geroago, barikua zanez, bingo jokoa egoan eta zenbakien kartulinak plastifikatu genduzan ondo eta polito gelditzeko. Geroago dana prestatu gendun eta bingoa egiten hasi ginan. Niri agertzen ziran zenbakiak esaten tokatu jatan eta irabazleei oparia emon eutziegun. Bingoa hiru biderrez egin ostean ordua zan eta etxera joan ginan.

Niretzat esperientzia hau asko erakutsi deusta, konturatu naizelako oso gogorra dala persona honek daroaten bizitza eta lan honetan irribarre bat ateratzen dabe eta erakusten dabe nagusiak izan arren oraindik gauzak egin ahal dabezala eta hobetzen dagozala. Esperientzia ona izan da baina gogorra ez nagoalako ohituta persona honeekaz egotea eta lehendabizi arraroa izan zan baina gera ondo egon zan eta oso ondo sentitzen naz besteei laguntzeagaitik eta persona nagusiak ikusten gaituenean irribarreak ataratzea onena da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina