![]() |
Erresidentziako
langile bat
bertako gizon batekin dantzan
Abenduaren 31n.
|
Pasadan
gabonetan, Gurena erresidentziara Joan nintzen ikastolako beste kide batzuekin.
Bertara Joan nintzen leheengo eguna abenduak 27ª Joan zan. Egun horretan ikasle
guztiok erresidentziako atean ordu lauretan batu ginen maisu Aritzekin eta gero
barrura Joan sartu ginen bertako espezialistak ezagutzeko.
Egun
hori, ikasle guztion lehenengo eguna izan zenez, erresidentziako instalazioak
erakutsi euskuezan eta bertako gizon-andreekin lehenengo kontaktu bat izan
gendun. Erresidentzian egun guztietan aktibitate bat egiten eben, eta egun
horretako aktibitatea, 3 tenoreen pelikula bat jartzea izan zan. Horretarako
gizon eta andre guztiak hirugarren solairura igo genduzan eta eurekin hitz
egiten egon ginen. Hori egin eta gero erresidentziako langileekin beheko aldera
joan ginen hurrengo egunetako aktibitateak preparatzeko. Pasapalabra bat egin gendun, opari batzuk
prestatu genduzan eta oporretako menuak idatzi genduzan.
Erresidentziara
joan nintzen bigarren eguna abenduaren 31an izan zan. Egun horretan gabon
zaharra zanez gabonetako kotioi bat egin gendun. Berriz ere, persona guztiak
hirugarren solairuan batu genduzan eta bertara janaria eta edaria eroan gendun.
Horrez gain, pianoa jotzen eban gizon bat joan zan eta antzinako abestiak
jotzen has izan, denon artean dantzatzen eta abesten hasi ginen.
Erresidentziako gizon-andreak oso pozik ikusi genduzan eta irrifarreasko ikusi
genduzan. Oso dibertigarria izan zan.
Nire
ikuspuntutik erresidentziara joatea oso ona izan da, gauza berriak ikasi dodazalako
eta handik irten naizenean benetan pozik sentitzen nazalako, pertsonak
laguntzen dodazalako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina