Gabonetako oporretan joan egin nintzan Gurenarako erresidentziara
laguntzera. Han arratsaldeko 16:00tik 19:00 egon nintzan. Nik beste bost neska
joan ginan eta 2012kp abenduaren 27an izan zan.
Heldu ginanean Marta, animatzailea, eta Elena, psikologa,
erresidentzia erakutsi euskuen eta han zer egiten daben eta zelan lan egiten
daben azaldu euskuen. Aurreko egunekoak koro bat euki eben baina guri 3
Tenorretako video bat ikustea tokatu jakun.
Nagusiak bi solairu desberdinetan dagoz banatuta; bigarrenean
laguntza askorik ez dabenak behar eta independienteagoak direzanak dagoz eta
hirugarren solairuan atentzio gehiago behar dabezanak dagoz. Martak eta Elenak
erabaki eben bideoa hirugaren solairuan ikustea, errazagoa dalako bigarren
solairuko pertsonak mugitzea. Orduan jantokira joan eta azkaltzen bukatu
ebezanak igotzen joan ginezan.
Batzuk oso independieteak ziran eta esaten euskuen ez ebela
laguntzarik behar. Bideoa ikusten egozan bitartean Martarekin joan
ginan
hurrengo eguneko bingoko sariak antolatzera eta menuak idaztera. Hiru
tenorretako bideoa DVD-a amaitu eta nagusi bakoitza bere solairura eraman
gendun eta beste batzuk euren familiarekin joan egin ziran. Haizeak eta nik
Sara izeneko andra batekin bueltaxo bate motera joan ginan eta bere bizitza
zelakoa izan zan azaldu euskun.
Nire
iritzia:
Nire ustez
esperientzia hau oso lagungarria izan da jakiteko zeuk zelan ahalegin txiki
bategaz beste pertsonei asko lagundu daikezuzala eta zuri esperientzia horrek
hobeto sentiaraziko jatzula argi dago. Oso gogorra da, zelan persona nagusi
bateri asko kostantzen jakola aurkitik altxatzea, koilara bat artzea…eta zuk
laguntzen badeutsazu eurek asko poztuko dira, asko guztatzen jakelako persona
gazteak hara joatea eta eurekin denbora bat igarotzea. Nire ustez, gaur egungo
gazteek honelako gauzak egin beharko ebezan ikusteko laguntza apur batekin
pertsonak asko eskertuko deustsuela eta pertsoan eta hiritar hobeagoa izan
zarela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina