Espero baino askoz hobeto pasatu dut Gurena
erresidentzian. Laguntzera joan arren, pentsatu baino askoz gehiago ikasi dut,
han dauden pertsonak energia pilo bat transmititzen dutelako eta bizitza modu
positibo batean ikusten dute.
Nik 6 ordu bakarrik egin ditut oraindik, gabonetan egin nituen eta 3 goizean eta beste 3 arratsaldean. Orain astero joango naiz, ostegun guztietan ordu bat eta erdi eta egia esanda gogo asko ditut. Gurena erresidentzia bat baino gehiago da nire ustez, han dauden pertsonak familia balirateke moduan tratatzen dira eta guztiak lagunak dira. Egondako 6 orduetan ez dut borrokarik ikusi.

Hurrengo egunean, urtarrilak 4, arratsaldean joan
nintzen. Erregeak etorri berriak zeuden eta guztiak haien opariak erakusten ari
ziren. Bingorako momentua heldu zen eta gainera bingoa opariekin. Guztiak
lasaitasunez haien lekua hartu eta zenbakiak estaltzen zituzten umeak izango
baliran moduan irribarre handi batekin.
Besteei laguntzeak ondo sentiarazten nau eta esperientzia
hasi berri honek alaitasun momentu asko ekarriko dizkidala uste dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina