Nik 2012-2013 ikasturterako aukeratu dodan
proiektua ACG “gazteak” izan da parrokia ezbardinetako gazte taldeek ezbardinek
osatzen dabena.
Zapatu honetan (otsailak 2) hasi ginan beste
taldeekin batzen eta jende barria ezagutzen. Batzar honeetan egiten doguna
beste gazte batzuekin biltzea da. Bilera horreetan txato dagoala uste dogun
gauza baten geure ikuspuntua eta iritzi kritikoa azaltzen dogu ekintza
ezbardinen bidez, batzuetan jolasak eta beste batzuetan ausnarketa sakonak
eginez. Honen helburua bakoitzak bere iritzi propioa izatea eta geure ahalmen
sozialak garatzea da, jende barria ezagutu eta gero txangoak egiteko.
Horretaz aparte hilabetero geroago umeen
arduradun izateko kurtso bat hasi dogu. Kurtso honen helburua geu urrengoko
egiten doguzan ibilaldietan eta beharbada urteetan ACGan sartu berri diran
umeen taldeen arduradun izateko gai izatea da.
Gainera, geure auzoan laguntzeko aukera dogu
adibidez: auzoko festak diranean umeentzako tailerrak jartzen. Ni neu adibidez
geure auzoko San Pedro apostol ikastolan laguntzen hasiko naiz laster,
ikasgaiekin arazoak dabezan umeak laguntzen edota konpontzaile zerbitzuan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina