2012-2013ko ikasturte honetan parte hartu dodan proiektua Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakunedean izan da, Bizkaiko Udalerri desbardinetan dagozan Gaztetxo Aisialdi taldeek osatzen dabena.
Talde
horreetako begiraleek, modu boluntarioan, bost eta hamabost urte arteko umeak
dinamizatzen dogunalarik. Nik zehazki, Abandoko Gaztetxoetan parte hartu dot.
Aurten
gutxi gora-behera 14 talde baino gehiago gagoz martxan; hala nola, Abando,
Algorta, Astrabudua, Erandio, Santurtzi, Sestao, Begoña, Derio, Gorliz,
Zamudio, Lezama, Artea, Maruri, Errekalde, Arrigorriaga etab.
Proiektu
honen dinamika edo koordinazioa hurrengoa da: hilean behin, gehien bat
domeketan, txango bat prestatzen dogu elkarrekin. Horretarako batzartzen gara
begiraleak, adosteko zer motatako txangoa izango dan; zer nolako ekintzak
egingo diran bertan, zer nolako garraiobidea erabiliko daben txangoa aurrera
atara ahal izateko (normalean autobus pribatua) etab.
Koordinakundearen
jaialdirik garrantzitsuena GAZTETXO EGUNA da, normalean, maitza aldera ospatzen
dana. Urtero herrialde desbardin batean ospatzen dan jaialdia da, pasa dan
urtean adibidez, Sestaon ospatu zan.
Festa
horren helbururik naguenak bi dira: alde batetik, taldeen funtzionamendua
herrikoei erakustea eta beste alde bateik, gutxienez urtean behin martxan
gagozan talde guztiak edo ia gehienak alkartzea.
Xabier Larrumbide
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina