
Eguerdi aldera, jantokira bueltatu ginan bazkaltzeko
ordua hurbil egoan eta mahaia prestatu beharra egoan. Gure mahaian beste ikastetxe bateko jendea
jesarri zan eta hareekin hizketan egon ginan.
Arratsaldean, denbora librea izan ostean, teoriagaz
jarraitu genduan, baina aldi honetan, materia era dinamikoago baten eman
genduan, adibidez, udaleku baten egon ahal diran monitore motak ezagutzeko,
klasea hiru taldetan banandu zan eta bakoitza antzerki baten bitartez monitore
mota bat azaldu eban. Gauean, afaria eta gero, gaubelean jokuak egin genduzan
eta gaua entretenituta igaro genduan.
Hurrengo
goizean, teoriarekin amaitu eta asteburuaren errepaso bat egin ondoren, ordu
batak aldera, La Arboledako aterpetik irten egin ginan. Oso
baliagarria iruditu jakuzan, monitoreak, berak
udalekuetan bizitako esperientziak.
Egileak: Iratzeder Kuartango, Oihane
Lopez, Uxue Usaola, Miren Orrantia, Eider Pilar eta Alain Capanaga
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina