Ospakizun honen atariko lez, 15.000 otoitz inguru banatu izan da parrokietan eta elizbarrutiko taldeetan.
Eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 6:00etara, mahai bat ipiniko da Arenaleko zubiaren sarbidean, handik igaroten diranei informazinoa emoteko. Dei egiten da, beraz, jenteak izena emon daian informazinorako mahai horretan ordubeteko txanda (talde txikiak) egiteko eta goizeko zein arratsaldeko ibiltaldietan laguntzeko.
Laguntza hori emoteko prest dagozanek deitu daiela Gotzaindegira (94 466 79 79), maiatzaren 14a –martitzena- baino lehen. Susana Mediavillaz galdetu eta bakotxak zerbitzu honetarako eskaini daiken denporea jakinarazo.
Eskerrik asko aldez aurretik laguntzeagaitik.
bizkeliza.org webgunetik hartuta eta moldatuta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina