San Martin De Tours (SMDT) Getxon dagoan ONG da. Guk eurekaz egin dogu lan hiruhilabete honetan. Geure lana
eurentzako blog bat egiteaz gain, Afrikarantz doazen edukiontziak prestatzea
izan da. Ezin gara ahaztu taldetxo honek Kongoko Errepublika Demokratikoko
jendeari laguntzen deutsela batez be. Bertan, hainbat euskaldun egon dira hango
arazo larriak konpontzen, eurek eukien guztia emon eta eskeintzen.
Geuk prestatutako blog-agaz gustora
gelditu dira, teknologiari buruzko
gaietan laguntza behar izan dabelako. Gazteok teknologian adituak garenez,
denbora ez dogu faltan euki, eta horretxegaitik, hurrengo astean edo, Kongorantz
doan hurrengo edukiontzia prestatzen lagunduko dogu.
Gugaz Karmen Amurrio egon da,
SMDT-eko ordezkarietako bat. Beraren hitzetan, jendek laguntza behar daula
konturatuz gero, bizi garan egoera erabat aldatuko litzateke.
Guk behintzat, argi daukagu geure
bizitzetako esperientzia barri honek gogoeta edo hausnarketa bat egitera
dakarrela, eta aurrerantzean, zuei ezagutazten saiatuko gara.
SMDT-ren blog-ari bistatxo bat egin
nahi badeutsozue:
Beste barik, Bizkaiko edozein ONG-tan
parte hartzeko gonbitea egin nahi deutsuegu, gainerakoek zuen laguntzaren zain
dabilz eta.
Jakes de Irala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina