2013/05/13

Janire et June tximeletan


 Tximelata, Kasku zaharrean dagoan Karitasen laguntza eskola-giza taldea da. Talde hau San Anton eleizan dauzka bere lokalak eta honen helburua, ikasketetan txarto doazen ume edo gazteei etxerako lanak egiten laguntzea, azterketak prestatzen laguntzen eta ulertzen ez dutena haiei azaltzea da.
 
Honetaz aparte, guraso askok arratsaldeetan lanean daudenez ez daukate norekin utzi euren seme-alabak beraz Tximeletara eroaten dabez modu honetan kontrolatuta egon daitezan.
 
Guk, astean behin joaten ginan hiru ordu egunero. Heltzen ginanean umeei askaria emon ondoren, euren etxerako lanak egiten laguntzen eta eukizan zalantzak argitzen zaitzen ginan. Egunaren amaieran denbora egoten bazan, eurekaz futbolinera edo beste jolasen batera jolasten genduan.
 
Aste bakoitza ume edo gazte desberdinekaz egoten ginan eta holan, pizkanaka pizkanaka erraza desberdineko, adin desberdineko eta pentsaera desberdineko umeak ezagutu doguz eta haietatik gauza onak atera eta asko ikasi ahal izan dogu. 
 
Esperientzia hau alde guztietatik onuragarria eta positiboa izan da guretzat.

Janire Vallejo eta June Lantigua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina