Jada amaitu dot nire
laguntza boluntarioa Txurdinaga Gurenan. Ez neban erresidente eta
laguntzaileetaz agurtzeko aukerarik izan, izan ere ez nekian Gurenako azkeneko
eguna izango zanik. Egon nazan egunez gogoeta egiten dodanean hainbat
oroitzapen on baina baita txarrak ere izaten dodaz.
Batzuetan agobiatuta sentitu nintzan, ez bainekian
nola jokatu zenbait situazioen aurrean. Askotan, izutu ere egiten ninduten, ez
baineban inoiz zeinbat jokaera ikusi. Hala ere, azkenean, haien aurrean nola
jokatu ikasten joan nintzan pixkanaka-pixkanaka.
Baina askoz ere
oroitzapen onak dodaz. Erresidenteekaz jokoak edota eskulanak egiten
genduzanean primeran pasatzen neban. Eta ez hori bakarrik, bertako langileekin
aritzea ere asko gustatu zitzaidan. Gainera, haiek erresidenteei egunero
eskeintzen eutsien laguntzaz harrituta geratu nintzan.
Jende gehienak
erresidentziak leku tristeak dirala pentsatzen dabe. Ni hala pentsatzen neban.
Ohartu naz guztiz
erratuta nengoala. Joaten nintzan bakoitzean jendea pozik eta barreka egoten
zan, aktibitateak egiten (nahiz eta guztiok ez eben parte hartzen) primeran
pasatzen eben. Gu haiekin egotea benetan eskertzen ebela konturatu nintzanean,
harro eta poz izugarria sentiarazten nau.
Tania Otero
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina