2013/05/13

AZKEN ALKARREKINTZA


Pasadan zapatuan (maiatzak 4) beste gazte talde batzuekin batu ginan, Gurutzetan, urteko azken alkarrekintza gauzatzeko.




Alkarrekintza honetan geure ikastolarekiko dugun ikuspuntua azaldu eta hau hobetzeko zer egin ahal dugun esan genduan. Ondoren, ikastolako giroa hobetzen saiatzeko zenbait  konpromezu pertsonal hartu genduzan.



 Zati honen ostean, aspergarriena neure ustez, guztiok gidoi bat idatzi genduan. Gidoi horrek ikastolan txarto dagoan zerbait salatu egin behar eban eta gero gidoi guztiak bateratuz gidoi nagusi bat egin eta antzerki bat gauzatu genduan.



Ekintza honekin nire zerbitzua betetzeko orduak burutu nebazan, eta esan beharra daukat uste baino hobeto pasatu dudala eta nire iritziz nahiko aberasgarria izan dala zenbait lagun barri egiteko aukera emon deust eta.

 


Pello Isasi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina