2013/03/06

Alain Begoñazpi Ikastolan


Ni lau urteko gelara joaten naiz martitzen guztietan. Nire lehendabiziko lana E. deitutako ume bati euskara irakastea da. Bera atzerritatik etorria da. E-ek Euskeraz egiten ez daki eta ikasten ari da. Asko kostatzen zaio baina orain hitz batzuk esaten badaki. Laguntzen diodan andereñoa Enara deitzen da.

Gelan lau edo bost taldetan banatuta daude. Talde bakoitzak lan bat egiten du eta bukatzen dutenean beste bat egiten dute. Lana bukatzen dutenean sukaldean jolastu edo liburuak irakurri ahal dute.

Ni noanetik hiru gai egin dituzte. Lehenengoa eraikuntzak izan zan, bigarrenez Europa eta orain egiten ari dutena euskal mitologiako pertsonaiak da.

Nire esperientzia oso ona da eta pasadan urtean egin nuen gauza bera da. Gainera niri maisua izatea gustatuko litzaidake eta orduan ondo datorkit.
 
Alain Molinuevo
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina