1- Egindako aukeraketen datu orokorrak.
a)
Ekintza(k).
Nik
begirale ikastaroa egiten dot baina Gurena erresidentzian bolondres joan
nintzan. Horregaitik Gaztetxo Eskolagaz egiten nabilen begirale ikastaroa
azalduko dot.
Zenbait joku
egiten doguz eta teoría be emoten dogu. Arboledara lehenengo klasean joan ginan
bakarrik eta gehien bat konbibentzia eta umeen heziketa landu genduan. Gaztetxo
Eskolan barriz, hainbat klase emon doguz eta emondako klaseak, interesgarriak
izan diran arren baten bat oso aspergarria izan da, oso teorikoa izan baita.
b)
Ekintzen deskribapena.
Taldean 25 pertsona
gara eta 5 klase daroaguz, esan daiteke familia barri bate do bigarren familia
bat sortu dogula gure harremanagaitik eta oso pozik eta gogotsu joaten gara
kurtsoetara.
Lehenengoa, lehen azaldu dodan moduan,
Arboledara joan ginan eta asteburu pasa egin genduan zapatu goizetik domeka
eguerdira arte. Bertan azaldu dodan moduan konbibentzia ikasi dogu eta
norberaren zailtasunak eta abileziak ikasi eta ikusi doguz. Esperientzia oso
polita izan zan eta laister errepikatuko dogu. Esan daiteke umeekiko eta geunkazan
begiraleengandik asko ikasi gendula euren esperientzia pertsonalagaitik eta
transmititu ahal izan deuskuenarengaitik.
JOKO
BATZUK:
Azeria untxiaren
jolasa
Inkilinoa,
atzeko eta aurreko horma
Maite Zaitut…
Letrak eta zenbakiak
Antzerkia
…
Aipatu dodazan hurrengo 4 klaseak bilbon egin doguz, Gaztetxo eskolan.
Aipatutako klaseak bariku arrastia eta zapatu osoa Gaztetxo Eskolan igarotzen
doguz teoria emoten. Beti be, atzedenak eukiten.
2-Zerbitzu / Formakuntzan egindakoaren egunerokoa.
a) Egunero egindakoaren azalpen laburra.
a) Esan dodan moduan, Arboledan egon ginanean teoria apur
bat landu genduan, jokoren batera jolastu genduan eta gehienbat begiraleei
entzuten egon ginan eureka bizitako esperientziak kontatzen ebezan bitartean
eta guk esperientzi horreek ikasten edo sakontzen. Bilbon aldiz, teorian
sakondu gara eta bertan klase bakoitzean atal desberdinak landu doguz,
esaterako: Euskal Herriko historia, Psikologia, Balioak, Heziketak, Ikastolak…
eta hurrengo joko batzuk egin doguz:

Maite Zaitut…
Kurrin kurrin
Probak
Antzerkiak
Kantak
Gainera, teoriako klase honeek errezagoak izango diralakoan gure
begiraleak, taldeko lanak egitera behartzen gaitue, teoria banandu eta gero
gure kideei 6ko taldeetan gure atala azaltzen. Egia esan holan klaseak errezago eroaten dira.
b)
5-
Azken hausnarketa:
- Zerbitzu honek
pertsona moduan umeak gehiago zaintzera eroan deust baita be jostailu batzuk ez
dirala eta gure moduan sentimentuak daukiezala. Gainera nire ametsa begirale
izatea baldin bada, eta hala da, nire umeak balira bezala tratatu beharko
dodaz.
- Nigandik ikasi
ahal izan dabena erakutsi dot eta neure urte bardineko nahiz desbardineko
pertsonekaz gehien bat mutilekaz konbibentzia eukiten ikasi dot eta nire
etorkizunerako ona izango dala uste dot.
- Momentuz ez
daukat titulorik baina egia esateko, entzufe moduan eta betidanik Gaztetxoetan
ibili nazanez, begirale praktikak egiten nabil eta izugarrizko esperientzia
iruditzen jata, Derion zabaldu barri dan Derioko Gaztetxoetan.
- Esperientzia
barri bat danez eta danori gustatuko ez jaken arren, nik gomendagarria ikusten
dot; besteengandik asko ikasi daikezulako eta izugarrizko heldutasuna lortzen
dozulako esperientzia barri honegaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina