Argi dago,
Ikastolan eman behar doguzan ikastaroak aterpekoak baino teorikoagoak dirala,
baina orain arte ondo eraman izan dogu. Ez doguna hain ondo eraman, ordutegia
izan da. Barikuetan 3 ordu ikastaroa ematen egon eta gero, zapatuan goizeko
9etan Ikastolan bueltan gengozan ,berriz ikastaroa jarraitzeko eta hau gu oso
goiz esnatzea suposatzen eban.
Ikastolan
emandako ikastaroetan hainbat gai desberdin landu doguz:
Bigarren ikastaroan, Aisialdiko Heziketa 2 landu
genduan. Aldi honetan, sortu daitekezan gatazketaz hitz egin genduan. Gatazkak
sortzearen zergaitiak eta iturburuak, gatazken tipología, ondorioak, konpontzeko
irtenbideak eta gatazkaren garapena landu genduan. Amaitzeko, psikologiari
buruz sarrera bat egin genduan eta irakasleak psikologiari buruzko gauza
basikoak azaldu euskuzan.
Hirugarren asteburuan, Balioen Hezkuntza
lantzen ibili ginan. Lehendabizi , balio bat zer dan definitu genduan eta
ondoren balio adibide batzuk esan genduzan. Geroago, irakasleak egoera batzuk
esan ebazan eta guk ados, ez ados edo zalantzan ipini behar ginan eta geroago
zure iritzia eman beste guztiak konbentzitzeko. Ikastaro honetan, taldeko lana
garrantzi handia izan eban eta amaitzeko, zapatu arratsaldean “La flor del
desierto” filmea ikusi genduan.
Eider Pilar, Uxue Usaola, Oihane Lopez, Miren
Orrantia, Iratzeder Kuartango eta Alain Capanaga gara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina